Ziburutik sarara

Ziburutik Sarara izatu naiz joana,
Neure lehenagoko maite baten gana,
Han arribatu gabe entzun nuen fama
Guarda gazte batekin zela hitzemana.

Sara hortan badute neskatxa pollitik :
Zu, dendari gaztia, ororen gainetik.
Abandonatu nauzu maitatuz geroztik,
Nihun ez dut ikusi zu bezen arinik.

Urtxo xuri pollita, fin eta fidela,
Deus makurrikan gabe joan zaizkit gibela.
Jende hitsak, badakit, anitz badirela,
Nik ez nuen pentsatzen zu hala zinela.

Zuk hemezortzi urthe, nik beste hanbeste,
Amodiotan ginen ginelarik gazte.
Zu maltzurra zinela, nik ez nuen uste,
Ni pena xangrinetan, zu kontsola zaite !

Ez zaitela xangrina, herritar gaztia,
Lehen izana gatik ni zure maitia.
Ni ere hemen nago trixte baratia,
Guarda gazteno horrek emanik kolpia.

Loale zinelakotz zinena lokartu ?
Zendako etzinuen athea zerratu ?
Etzinena lotarik berant iratzartu ?
Denborak behar dauzu kolpia sendatu…

Guarda gazte hekilan konfidatzen denak
Ardura izanen tu bihotzian penak.
Bethi behar luzkete gazte xarmantenak :
Arrakasta guti du zahartua denak !

Maitia, bizi zaite gazte ta lorios,
Bai eta fidel egon hitz emanez geroz.
Ondoko urrikiak ez dira serios,
Hortan kitatzen zaitut, maitia, adios !