Urte batez

Urte batez maite bat izan dut nik
Urte bat betetzen du egun hunetan
Oroitzen naiz nola zure besoetan
Lokartzen nintzan
Fidatu ta bihotza eskainirik.

Oroimen hon hasi nahi nuke garai
Nahi nuke bai samintasunez mozkortu,
Nahi zinduzket adimenduikan kendu
Eta alferrik
Mozkortzean gehiago oroitzen naiz.

Denbora hori ez litaike bihurtu
Maitasuna zuk urrez ordaindu nauzu
Ta bihotza nahi gabez bete didazu
Esker gabe
Norbaitek berdin ordainduko zaitu.

Zure epaile denbora da izango
Nahiz eduki daukazun edertasuna
Gaur izanik, maite asko aituzuna
Begira gero,
Ez ote zaituen nihork maitatuko.

E. Etxamendi