Triste bizi naiz eta

Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe,
badaukat bihotzian hainbat atsekabe.
Maite bat maitatzen det bainan haren jabe
sekulan izateko esperantzik gabe. (bi)

Bihotz baten lekuan mila banituzke,
zuretzako maitia izango lirake.
Baina milan lekuan bat besterik ez det,
har zazu ba maitia bat hau mila bider. (bi)

Nere maite polita nola zera bizi?
zortzi egun hauetan etzaitut ikusi.
Uste det zabiltzala nigandik ihesi,
ez didazu ematen atsekabe gutxi. (bi)