Primaderaren edertasuna

Primaderaren edertasunaz xoraturikan kukua
Gure arterat etorria da utzirĂ­k bere lekua
Luma ederrez apaindua da pasaiante arraroa
Hosto artetik eskaintzen dauku urteoroko kantua. (2)

Txantxangorria hil edo bizi jarraikiz bere lurrari
Negua nekez pasaturikan so dago primaderari
ZuhaĂ­tz aldaxka baten gainetik guztierĂź xĂźxtulari
Ohantze baten zazpi umetxo eman ditu munduari. (2)

Kukua hire jokabidea denek diagu gongoan
Nunbaitik jin ta nagusi nahi hirea ez den lekuan
Nekea bertzei emanik eta hostoenpetik Kantuan
Txantxangorria bere lekuan biziaren irrixkuan. (2)

Ezta egungo gertakarĂ­a, doa zenbait mendetara
Ama euskarak zazpi haurrĂźde eman zĂ­tuen mundura
Ohial berdinez apaindu eta zazpieri berdin mintzaira
Nolaz ez gara bada zazpiak bizi beharra batera. (2)

Zuhaitz gainetik nolaz zegoen kantari txantxangorria
Batasun baten ondotik dabil gaurko gazteri berria
Gainditu nahiz badasoa ta kendu nahiz egarria
Mugagabea izan dadila gutarteko Iokarria. (2)