Primadera

Lagunak alegera
Gaiten elgarrekin,
Heldu da primadera
Bere lorekin,
Orai bazter hoztuak
Hark ditu berotzen,
Iduri du munduak
Hilik dela pizten.

Aspaldi mendietan
Urthu da elhurra,
Eta errepiretan
Beztitu da lurra;
Orai dire bethetzen
Bazterrak loreez,
Orai dire estaltzen
Arbolak hostoez.

Hasi dire jostatzen
Bildotsak landetan,
Baita ere agertzen
Inharak airetan,
Hek ethortzearekin
Akhabo negua
Baita ere harekin
Supazter zokhua.

Zer da ederragorik
Primadera baino?
Zer atseginagorik
Sasoin hori baino?
Phalaziuak zer dire
Beren urreekin?
Konparatzen badire
Gure bazterrekin?

Sasoain maithagarria,
Athor gure gana!
Hik oi laboraria,
Has zak hire lana!
Oi errexinoleta
Laster ager hadi,
Goizetan hire kanta
Adiaraz bedi.

Nondik dire ethortzen
Atsegin plazerak,
Nork daizkigu egortzen
Uda primaderak?
Orhoit hadi gizona
Haizeno munduan
Jainko bat guziz ona
Badela zeruan!