Orhiko txoriak

Jende gaztea dabila
etxetik urrun lanila…
ez erran galdurik dela,
itzul ditaike berehala.

Jin bedi gure artela
Oriko xoria Orila! (bis)

Xorittoaren hegala
arin aidea bezala…
Gazteek begira dezatela
azkar euskaldun odola!

Jin bedi gure…

Xoriak jiten zaizkigula,
huts egin gabe sekula…
Lahenik bat, gero mila,
txortak egiten ixtila.

Jin bedi gure…

Xoria izan dadila
euskaldun gazteen modela!
Mutiko eta neskatila,
ziauste denak sorlekula!

Jin bedi gure… (lau aldiz)