Oi kanta berri

Oi kanta berri ixilik nago
Orai duela aspaldi
Zuretzat nuen kar bero hura
Suntsitu ez da dirudi
Beste lanetan iragan ditut
Hainitz egun ta gaualdi
Bainan oraino ez dut ukatu
Euskara ez ta Euskadi
Oi kanta berri bihotzetikan
Ezpainetarat jalia
Euskal airean bihaltzen zaitut
Zu nere mezuatia
Jendeen artean izatu banaiz
Beresle samurlaria
Izan zaite zu ene partetik
Bakezale den txoria
Oi kanta berri izan zaite zu
Anaiarteko zubia
Batasunetik libertatera
Gidatzen duen bidia
Kartzelan den abertzalean
Emozu doi bat argia
Etsiturikan den bihotzan
Esperantza ur bizia
Oi kanta berri gure herriak
Behar du bide ta zubi
Etxeetan ere baitezpadako
Argiarekin ur garbi
Horiek denak ez dire aski
Bizi dadien Euskadi
Hainbat oraino beharko ditu
Kanta bat eta kanta bi

Musika eta hitzak : Mixel Labeguerie ; Kantariak: Anje Duhalde & Benito Lertxundi