Nere herriko neskatxa maite (Benito-Lertxundi)

Benito-Lertxundi

Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso, garden, lur gozoko landare,
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.

Bihotz minberen egunsentia
herri sofrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.

Lanbro artetik itsas geldira
lehunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.