Mutil koxkorbat

Mutil koskor bat itxu aurreko Zuela aldamenian
Gizon buru soil bizar zuri bat Bi makuluren gañean;
Kale ertzian ikusi nuen libra ezin joanian
Ta bera nor zan jakiñ naian Inguratu nitzanian
Limosnatxo bat eskatu zidan Jainkuaren izenean.

Zerbait emanaz galdetu niyon Al zan modu onetan
Jayotzetikan al zeukan ala Gaitzak artua mendian;
Erantzun zidan: ez, semia, ez, Nik indarra nuenian
Ez nuen uste iritxitzerik Onetara azkenian,
Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkuaren izenian.

Eta jarraitu nuen esanaz Lengo gerrate denian
Ni aurre samar ibilltzen nintzan Beti edo geienian;
Nekatu gabe aisa igoaz Aldapik luzienian
Etzan burura asko etortzen Gu ala genbiltzanian
Gero limosna eskatutzerik Jainkuaren izenian.

Odola bero eta burua Arrua dagoenian
Edozein eran sarriutzen da bat Alako itxumenian;
Atsekabe ta negar samiñak Badatoz ondorenian
Nola ere bait batek biziya Utziten ez duenian
Limosnatxo bat eskatu biar Jainkuaren izenian.

Iñoiz pensatzen nere artian Ni jartzen naizenian,
Gaur ere asko dirala joango Lirakenak zuzenian;
Ez luke iñork siñistatuko Zer pena ematen didan
Ai, orla nintzan ni ere sendo Ta gazte nenguenian,
Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkuaren izenian.

Ai, txorakeri asko egiten Da zentzurik ez danian
Sinista zazu ur au pasia Daukanaren esanian;
Obiago da gazte dan ate Alegintzia lanian
Negar eginaz ibilli gabe Gero garaya joanian
Limosnatxo bat bildu eziñik Jainkuaren izenian.