Lürralde zilarra

Ametsik gabeko gaü hotz lüzetan,
zure itzalean galtzen düt izarra;
badakit aidürü zütüdala nonbait,
ene bihotzeko lürralde zilarra.

Ametsik gabeko gaü hotz lüzetan,
zure auhenetan non dago iparra?
Badakit bakarrik zütüdala nonbait,
ene bihotzeko lürralde zilarra.

Arbelezko hegatzen herriak
maiatzeko lantzer ixiletan,
begirada maitekor berriak
bilatzen dütüt xenda hiletan.

Ardo minberatik edaten düt orai,
erreka ondoan histü da lizarra,
mahasti zaharrak elkirik direla,
ene bihotzeko lürralde zilarra.

Ardo minberatik edaten düt orai,
lehen bezala gaür asmatüz biharra,
txerkatüko zütüt, kürütxatüko gira,
ene bihotzeko lürralde zilarra.

Arbelezko hegatzen herriak
maiatzeko lantzer ixiletan,
begirada maitekor berriak
bilatzen dütüt xenda hiletan.