Lili bat ikusi düt

Lili bat ikusi dut baratze batean,
Désiratzen bainuke nere sahetsean ;
Lorea ez du galtzen, udan ez neguan,
Haren parerik ez da bertze bat munduan !

Déliberatu nuen gau batez joaitera,
Lili arraro haren eskura hartzea,
Ez bainuen pensatzen beiratzen zutela !…
Gau hartan uste nuen han galtzen nintzela !

Etsenplu bat nahi dut eman guzieri,
Eta partikulazki jende gazteari :
Gauaz ibiltzen dena ez da zuhur ari ;
Ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari !

Paroles : Ez Ezaguna
Musique : Ez Ezaguna