Larrungo menditik

Airea : Lili bat ikusi dut

Hemeretzi mende ta erdi du jadanik
Jesu Kristo lurretik zeruratjganik
Pertsu berriak aurthen kantatzen ditut nik
Eskual Herri maitean gogoak emanik

Aspaldian gogoan bainuen désira
Larrun mendi gainerai aurten izan gira
Xoraturikan egon handikan begira
Eskuai Herrian toki ederrak baitira

Ageri da Nabarra eta Gipuzkoa
Hurbilena Lapurdi pare gabekoa
Gero Baxenabarre eta Ziberoa
Urrunak gordetzen du gaineratekoa

Itsaso distiranta eder bezain handi
Handik landa zelaiak, ibai eta mendi
Aitasoek utziak guretzat aspaldi
Bozkariatu gabe ez ditaike geldi

Barreneko zelaian zer herri aldeak
Landa gizenak eta zer soro berdeak
Ainitz koloretako lorekin gordeak
Zoin urus bizi diren eskualdun jendeak

Ainitz gaztelu eta zer nahi jauregi
Ageri da hemendik eder eta argi
Mendi baten gainean horra Axkolegi
Udan goxo da, bainan neguan goregi

Itsasoan xalupak dabiltza arraintzan
Ainitz gizon lurrean ari laborantzan
Mendietan artzainak gau-egun artzaintzan
Horra Eskual Herrian zer gisan gabiltzan

Pertsu hok eman ditut Lapurdi maitean
Larrungo gainean den hotelno batean
Berriz etorriko naiz lagunen artean
Jainkoak nahi badu heldu den urtean

Grazia eske nago Ama Birjinari
Jar zaite zerutikan ororen gidari
Zabal zazu fedea Eskual Herriari
Emaguzu bakea mundu guziari

(Juan FĂ©lix Iriarte Gainza Berjinanto)