kantuz sortu naiz eta

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
Kantuz igortzen ditut nik penak IHESI;
kantuz izan dudano zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi.
kantuz ez dute beraz hiltzea merezi?

Kantuz iragan ditut gau eta egunak;
kantuz ekarri ditut griak eta Lanak;
kantuz biltzen nituen aldeko Lagunak:
kantuz eman dauztate, Obra gabe, famak;
kantuz hartuko nauia zeruko Jaun Onak!

Kantuz eman izan tut zonbaiten Berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usus afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut ene bekatuiak;
katuz eginen ditut nik penitzentziak.

Kantuz eginez geroz munduian sortzia,
egin behar dut kantuz, ontsalaz, hiltzia;
kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia,
kantuz idekiko daut San Pierrek Atia,
kantuz egin dezadan zeruan sartzia …

Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz Ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz Frango utziko diotet munduian,
kantuz has diten bethi nitaz orhoitzian.