Izan niz balenkonian

Izan niz balenkonian. orai niz plazerren erdian,
Erranen dautzuet urrengo aldian zer sendimendu dudan bihotzean.

Maitea konsola nezazu, bihotza ebatsi dautazu;
Ni zure minez eritu nukezu , senda nitazke zuk plazer bazinu.

Ene maiteak hitz bĂątez ihardesten daut berthutez :
Nik zurekilan eskontzea ustez amodiotan egon naiz bortz urthez.

Ene bihotza zurea da, zurea norena othe da ?
Atxik zadazu fidelitatea, gero izanen naiz bethiko zurea.

Etxeko alaba doiuan deklaratzen da damuan,
Baldin ez badu izaiten premua, galdu beharko duela burua.

Sekulan orhoitzeko eguna, Baionarat joan ginena.
Abendua zen ez urrun azkena.hogoi ta zortzia eta astelena