Ixil ixilik dago

Ixil ixilik dago kaia bazterrian
Untzi xuri pollit bat uraren gainean
Goizek’ordu bietan esnatutzen gira
Arrantzaliarekin joaitek’urrutira.
Pasatzen nintzanean zure lehio petik
Nigar’heldu zitzautan begi bietatik.
Zer gatik (5 aldiz) nigar egin ?
Zeruan izarra dago itsaso aldetik.
Bat, bat, bat, bazter ondoan ibili.
Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru, golkoa bete diru.
Lau, lau, lau, xardin eta bakalau.
Anteru txamarrotia,
Txingarren bigotia,
Aretxek derauka, derauka
Preso tximinoia.