Goizetik arratsera

Goizetik arratsera zu zaitut gogoan.
Zuri begira beti naiz egonik lotan.
Euskalerriko mendi
itsaso bazterrak
politak izan arren
zu ederragoa.

Badet bihotzean maite lilugarri.
Zugandik ezin banaiz urrutian bizi.
Atoz ene maite,
atoz bai nerekin, nigarra begietan
zu ezin ikusi.

Agur ama nerea, ez zaitut ez aztu
agur ama nerea agur, agur, agur.