Galdetzen

Gauari nahi nioke
galdetu zergaitik ez dituen
ene penak egunaren
argia bezala aienatzen

lzarrei nahi nieke
galdetu zergaitik ez duten
ene bihotza gauaren
Ăźluna bezala alaitzen.

Haizeari nahi nioke
galdetu zergaitik maitearen
laztanak pago hosto igarrak
bezala ekartzen.

Euriari nahi nioke
galdetu zergaitik ez duen
ene egarria zelai Iehorrarena
beza la asetzen.

Etsaiari nahi nioke
gaidetu zergaitik ez duen
herrĂ­aren garraisia indarkeri
ankerraren ordez aditu nahi.

Ooooo!
Ooooo!
Ooooo!