Euskalduna Euskaraz

A, a, a, euskalduna al zara?
Euskalduna bazara erabili euskara.
A, a, a, erabili euskara.

E, e,e , Euskal Herrian zaude.
Euskara zabaltzeko mintzatu bildur gabe.
E, e, e, mintzatu bildur gabe.

I, i, i, zerorrek erabaki.
Nongo euskalduna den euskaraz ez badaki.
I, i, i, euskaraz ez badaki.

O, o, o, esango dut gehiago.
Euskararikan gabe Euskadirik ez dago.
O, o, o, Euskadirik ez dago.

U, u, u, danok ondo dakigu.
Euskara indartzeko lan egin behar dugu.
U, u, u, lan egin behar dugu.

A, a, a, konturatzen al zara?
Mintzatzen ez baduzu galduko da euskara.
A, a, a, konturatzen al zara?

E, e, e, iso eta ze arre.
Nongo euskalduna zu herri hizkuntzarik gabe.
E, e, e, bai astoa zu ere.

I, i, i, ez zabiltza egoki.
Zure errua bada nik ez zaitut erruki.
I, i, i, astoak ere badaki.

O, o, o, esan beharra dago.
Ni mintzatuagatik enbido eta ordago.
O, o, o, esan beharra dago.

U, u, u, gure errua dugu.
Aitorren hizkuntz zaharra baldin galtzen badugu.
U, u, u, lau hanka baditugu.