Errota zaharra

Errota zahar maitea uraren ertzean,
uraren ertzean da basati beltzean.
Negar egiten dezu aleak txetzean.
Ni ere triste nabil zutaz oroitzean.

Zotin segua dabil errotarria
itzalitako izar distirak
dira neretzat zure begiak.

Izar eder bat dago hor goiko lekuan,
errota zaharra berriz erreka zokuan.
Berebiziko pena badaukat barruan,
ezin gintezke bizi elkarren ondoan.

Bizitzaren legea nahi det onartu
hala beharra goraiez hartu
berez doana zertan behartu.