Emigranteen balada

Portüko azken leinürü íkarak galtzen zaízkü goiz argían
Ontzíaren herexa Xurían lerratzen gír(a) ühaínetan
Utzirik gure gibelean ama eta haurrídeak penetan
Aüzoak beren elge fontsefan bedatse eder bat Xüberoan

Negartzen deizkü begítarteak goizanko lanbrots gazíak
Itsas xorien txinta zorrotzek erreusten gure paüsüak
Bizkarrean bíasa urdínak norat hoa Eüskal gaztea
Esperantxaren begíratzeko otoitz ezak Ama Bírjína

Haín ürrün orai gure etxea Ozüztariko mendía
Herraldatzen denak goí senditzen herriaren min samina
Eüskal Herria maítagarria begira etzatzü zure haurrak
Ez ahatz zure bíhotz eztían desterruan bizi dírenak

Arrajinen gira Eüskal Herrílat etxearen altxatzera
Ontziaren herexa Xurian Bordeleko portüala
Amets horren esperantxarekín egonen gira bortü goran
Negüz negü bakartazünean ametsa beti bihotzean

Hltzak eta ahaídea : Pier-Pol Berzaitz