Bagare

Araban bagare
Gipuzkun bagera
Ziberun bagire
ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarra.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen

Bagare, bagera
Bagire, bagara
euskera azkartzeko
oraintxe dugu aukera.
Euskadi askatzeko
Oraintxe dugu aukera.

Paroles : Bitoriano Gandiaga
Musique : Ezezaguna