Askatasuna

Pantxo eta Peio

Kantu bat balitz bakarra
Gure munduan kantatzeko,
Lau bertsutan kanta niro,
Maitasunez denendako…
Bainan gauden gelai, gelai,
Behatuz gure lurrari,
Eta, lehenik, gure etxetan gaindi…

Gizonak bagera, posible dea, denak hortan uztea ?

Gizona bihar, munduan zehar,
Maitasun bidez, abiatuko da, zuzentasun legez,
Eta guretzat, Euskalerrian, zuzentasuna, deitua izanen da, Askatasuna !

Zoritxarrez, zenbat Herri,
Gu bezala, preso bizi…
Herri umit garelakotz
Afruntuz gaituzte hazi…
Xuti gaiten, xume denak,
Ta gu, hemen, Euskaldunak !
Gure borroka ez da ez galdua !

Gizonak bagera, posible dea, denak hortan uztea ?

Gizona bihar….

(PEIO OSPITAL ETA PANTXOA CARRERE)