Argia dola diozu

Jean-Mixel Bedaxagar

Argia dela diozu,
Gauherdi orai’ez duzu;
Enekilako denbora luze iduritzen zauzu;
Amodiorik ez duzu, orai zaitut ezagutu.

Ofizialetan deia
Zure sinheste guzia?
Aitak eta amak ere hala dute gutizia;
Lehen bat’et’orai bertzea: oi, hau phenaren tristia!

Othea lili denean,
Xoria haren gainean;
Hura juaiten airean berak plazer duenian:
Zur’eta ner’amodioa hala dabila munduian.

Phartitu nintzan herritik,
Bihotza alegerarik;
Arribatu nintzan herrian, nigarra nuen beian:
Har nezazu sahetsian, bizi naizeno munduian.