Aphirilian gaua da labur

Erramun Martikorena

Aphirilian, gaua da labur
Ilargitxuak berandu;
Dama gaztea, zure ganako
Fortuna on bat albanu,
Sala klaruak lefeatzen naizu :
Argia estaltzen bazinu ?

Salarat joan’ta ginenean jarri
Biak begira elgarri:
Inposible da zu ez zaituen
Ama Birjinak igorri !
Behin bethikotz nahi zaitut zu
Penaren kontsolagarri.

Bard’arratsean, ederrak dio :
Ene maitea adio;
Zure ganako amodioa
Hemen dut hemen oraino,
Hemen dut eta hemen izanen
Munduan bizi naizeno.