Amodioa zoin den zoroa

Txomin Artola eta Amaia Zubiria

Amodioa zoin den zoroa mundu guziak badaki.
Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki…
Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki…!

Azken bestetan egin nituen izarraren ezagutzak;
Denen artean ageri ziren haren begi urdin-beltzak;
Irri pollit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.

Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenez…
Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez!
Ez nuen uste haren agintza betea zela gezurrez.

Orai bihotza urtua daukat urean gatza bezala;
Izar onaren argien ordain, izigarriko itzala!
Ohoin tzar batek berriki joanik, nola naiteke kontsola!